2 Erregeak 13:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Hil zenean, Samarian ehortzi zuten. Ondorengo erregea haren seme Joax izan zen.

10. Judako Joaxen erregealdiko hogeita hamazazpigarren urtean hasi zen Israelgo errege izaten beste Joax hau, Joakazen semea; hamasei urtez izan zen errege Samarian.

11. Jainkoari atsegin ez zaiona egin zuen, Nebaten seme Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik aldendu gabe, beraietan ibiliz baizik.

12. Joaxen gainerako jarduerak, egin zuen guztia, ekintza bizkorrak eta Judako errege Amatziasen aurkako borroka «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

2 Erregeak 13