1 Timoteori 4:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz;

2. horiek, beren barrua gogorturik duten maisu gezurti itxurazaleez baliatzen dira:

3. hauek ezkontzea debekatzen dute eta zenbait janari ezin dela jan irakasten, nahiz eta janariok egia ezagutu duten sinestedunek eskerrak emanez jateko Jainkoak sortuak izan.

1 Timoteori 4