1 Timoteori 2:11-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Emakumeak isilik eta mendetasun osoz entzun behar du irakaspena.

12. Ez dut ontzat ematen emakumeak jendaurrean irakastea, ezta gizasemeari agintzea ere: egon bedi isilik.

13. Zeren Jainkoak Adam egin baitzuen lehenengo, eta gero Eva.

14. Eta liluratua ez zen Adam izan; emakumea izan zen liluratua eta Jainkoaren agindua hautsi zuena.

15. Baina bere amatasunaren bidez salbatuko da, sinesmenean, maitasunean eta santutasunean eratsu irauten badu.

1 Timoteori 2