5. esatera:—Zahartua zaude, eta zure semeak ez dabiltza zure bidetik. Izenda iezaguzu, bada, errege bat, gida gaitzan; horixe egiten dute herrialde guztietan.
6. Nahigabetu egin zen Samuel «izenda iezaguzu errege bat, gida gaitzan» esan ziotenean. Eta otoitz egin zion Jaunari.
7. Jaunak erantzun zion: «Onartzazu herriak eskatzen dizun guztia. Ez zaituzte zu gutxiesten; ni naute gutxiesten, ez bainaute errege nahi beren gain.
8. Egiptotik atera nituenetik zapuztu egin naute, jainko arrotzak gurtzeko. Niri egin didatena bera egiten dizute orain zuri.