14. Lursailik, mahastirik eta olibadirik ederrenak kenduko dizkizue, bere zerbitzariei emateko.
15. Uzta eta mahatsen hamarrenak hartuko dizkizue, bere funtzionario eta zerbitzariei emateko.
16. Zeuen morroi-neskameak, zeuen gazterik bikainenak eta astorik hoberenak eramango dizkizue, beraren sailetan lan egin dezaten.
17. Artaldeen hamarrenak hartuko dizkizue; zeuek ere bere morroi eginen zaituzte.
18. Egun hartan, oihu egingo duzue, hautatu duzuen erregea dela eta; baina Jaunak ez dizue entzungo».
19. Hala ere, herriak ez zion kasurik egin nahi izan Samueli, eta honela ihardetsi zion: «Utikan! Erregea behar dugu;
20. beste herri guztiak bezalakoak izan nahi dugu. Gida gaitzala erregeak, joan dadila gure aurretik gure alde borrokatzera».
21. Aditu zuen Samuelek herriak eskatzen zion guztia eta Jaunari adierazi zion.