1 Samuel 8:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Samuelek, zahartu zenean, bere semeak jarri zituen Israelen buruzagi.

2. Lehen semeari Joel zeritzan, eta bigarrenari Abias; Beer-Xebatik gidatu ohi zuten herria.

3. Semeak, ordea, ez zebiltzan aitaren bidetik; diruzalekeriari emanak, eskupekoak onartzen zituzten eta epai okerrak egiten.

4. Bildu ziren, orduan, Israelgo zahar guztiak eta Ramara etorri ziren Samuelengana,

1 Samuel 8