1. Eta Samuelen hitza Israel osora heldu ohi zen.Behin batean, israeldarrek filistearrak borrokatzera joan eta Eben-Ezer deritzan tokian kokatu zituzten guda-etxolak. Filistearrek Afeken kokatu zituzten berenak,
2. eta Israeli erasotzeko prestatu ziren. Handia izan zen gudua, eta israeldarrek ihes egin behar izan zuten filistearren aurrean. Gudukatze hartan lau mila gizon inguru erori zen zelaietan barrena.
3. Gudariak etxoletara itzultzean, honela zioten israeldarren buruzagiek: «Zergatik jo ote gaitu gaur Jaunak filistearren eskuz? Ekar dezagun Xilotik Jaunaren itun-kutxa; ea horrela, gure artean izanik, geure etsaiengandik salbatzen gaituen».
4. Igorri zituzten, bada, gizon batzuk Xilora eta ekarri zuten handik izaki hegaldunen gainean eseria dagoen Jaun ahalguztidunaren itun-kutxa. Jainkoaren itun-kutxari lagun eginez, Hofni eta Pinhas, Eliren bi semeak, etorri ziren.