1 Samuel 27:4-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Davidek Gatera ihes egin zuela jakinarazi zioten Sauli eta aurrerantzean ez zuen jarraitu haren bila.

5. Davidek esan zion Akixi: «Begiko banauzu, emadazu tokia zeure lurraldeko hirixkaren batean, bertan bizi nadin: ez da egoki ni, zure zerbitzari hau, zure ondoan errege-hirian egotea».

6. Egun hartan bertan, Akixek Tziklag hirixka eman zion; horregatik, Tziklag gaurdaino Judako erregeena da.

7. Urtea eta lau hilabetez bizi izan zen David filistearren lurraldean.

1 Samuel 27