1 Samuel 25:4-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Basamortuan zebilelarik, entzun zuen Davidek Nabal ardi-mozten ari zela

5. eta hamar mutil bidali zizkion, esanez: «Igo zaitezte Karmelera Nabalengana; egiozue nire izenean bake-agurra

6. eta esan: “Izan ongi! Bakea zurekin, bakea etxekoekin, bakea zurean diren guztiekin!

7. Ardi-mozten ari zarela entzun dut. Zure artzainak gurekin izan zirenean, ez genien inolako kalterik egin; Karmelen izan ziren bitarte guztian ez genien deus ere ukitu.

1 Samuel 25