1 Samuel 21:13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Gogoan hartu zituen Davidek hitz hauek, eta Gateko errege Akixi beldur handia hartu zion.

14. Zoro-itxurak egin zituen haien aurrean, haien artean erotuak bezala jokatuz; ate nagusietan atzamarka hasi zen, bizarrean behera lerdea zeriola.

15. Akixek esan zien bere zerbitzariei:—Ez al duzue ikusten gizon hau erotua dagoela? Zertarako ekarri didazue?

16. Ez ote dugu, bada, geuk aski zoro, nire aurrean zorakeriak egitera hau ekartzeko? Hau ere etxean sartu behar ote zait?

1 Samuel 21