1 Samuel 18:21-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Hau zioen berekiko: «Tranpan harrapatzeko emango diot alaba, ea filistearrek eskua eransten dioten».Esan zion, beraz, Saulek Davidi:—Gaur ene suhi izango zara.

22. Eta Saulek agindu zien bere morroiei: «Esaiozue ahapeka Davidi: “Erregearen begiko zara eta maite zaituzte beraren zerbitzari guztiek. Egin zaitez erregearen suhi”».

23. Eta morroiek belarrira esan zizkioten hitz horiek Davidi. Baina honek erantzun zien:—Gauza hutsa iruditzen al zaizue erregearen suhi izatea? Gizon behartsu eta ezereza nauzue ni horretarako.

24. Morroiek adierazi zioten Sauli:—Honela mintzatu zaigu David.

1 Samuel 18