1 Samuel 17:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Filistearrak alde bateko mendian zeuden eta israeldarrak beste aldekoan, harana bitartean zutela.

4. Filistearren lerro artetik gizon adoretsu bat atera zen; Gat-ekoa zen eta Goliat zeritzan; ia hiru metroko gizona zen.

5. Brontzezko buru-babesa zeraman eta ezkatadun bularrekoa soinean; berrogeita hamar kilo baino gehiago zuen bularrekoak.

6. Zangoetan ere brontzezko babesak zeramatzan, eta bizkarrean brontzezko azkona.

7. Haren lantza-makilak ehulearen kakoa zirudien, eta lantzaren burdin muturra sei kilo baino gehiago zen. Aurretik ezkutaria zihoakion.

1 Samuel 17