1 Samuel 17:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Filistearrak, beren gudarostea borrokarako bildurik, Judako Sokon batzartu ziren eta Efes-Damimen ezarri zituzten guda-etxolak, Soko eta Azeka artean.

2. Saulek eta israeldarrek ere bildu eta Terebinto haranean ezarri zituzten guda-etxolak, filistearren aurrean, guda-lerroak antolatuz.

3. Filistearrak alde bateko mendian zeuden eta israeldarrak beste aldekoan, harana bitartean zutela.

1 Samuel 17