1 Samuel 15:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Bildu zituen Saulek bere gizonak Telamen eta zenbatu: berrehun mila oinezko eta Judaren leinuko hamar mila gizon.

5. Saul, amalektarren hiriburura hurbildurik, zelatan jarri zen erreka aldean.

6. Saulek esan zien kendarrei: «Zoazte, alde egizue amalektarrengandik, haiekin batean honda ez zaitzatedan. Zuek ongi hartu zenituzten israeldarrak, Egiptotik zetozenean».

7. Alde egin zuten, beraz, kendarrek amalektarrengandik. Orduan, Saulek eraso egin zien amalektarrei Habilatik Xur-eraino, Egiptoko mugetaraino.

8. Bizirik atxilotu zuen Agag, amalektarren erregea; herritar guztiak, aldiz, birrindu egin zituen, ezpataz hilez.

1 Samuel 15