1 Samuel 14:4-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Filistearren gudari-tokira igotzeko Jonatanek ibili behar zuen mendatearen alde banatan bi haitz zorrotz zeuden; Bozetz zuen batek izena, Sene besteak;

5. bata iparraldean zegoen, Mikmasen aurrean; bestea hegoaldean, Gebaren aurrean.

6. Jonatanek diotso bere ezkutariari:—Zatoz, goazen jentil arrotz horien gudari-tokiraino. Behar bada, lagunduko digu Jaunak, ez baitu eragozpenik jende askorekin nahiz gutxirekin garaipena emateko.

1 Samuel 14