1 Samuel 1:8-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Hortan, honela mintzatu zitzaion Elkana bere senarra:—Ana, zergatik ari zara negarrez eta ez duzu jaten? Zergatik zaude goibel? Ez al naiz, bada, ni zuretzat hamar seme baino hobe?

9. Xilon otordu sakratua egin ondoren, jaiki zen Ana. Eli apaiza bere aulkian eseria zegoen, Jaunaren etxeko atari aurrean.

10. Ana oso nahigabetua zegoen, eta negar-malkotan otoitz egin zion Jaunari.

1 Samuel 1