1 Makabearrak 9:56-59 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

56. Azkenean, oinaze bizitan hil zen Alkimo.

57. Hori ikustean, erregeagana itzuli zen Bakides. Horrela, Judea herrialdea lasai bizi izan zen bi urtez.

58. Legegabeko jendeak bildu eta zioen: «Jonatan eta lagunak lasai bizi dira, ezeren susmo txarrik gabe. Etorraraz dezagun orain Bakides eta atzeman ditzala denak gau batean».

59. Eta Bakidesengana joan ziren horretaz hitz egitera.

1 Makabearrak 9