1 Makabearrak 9:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Nikanor eta beronen gudarostea hondatuak zeudela jakitean, Bakides eta Alkimo bidali zituen berriro Demetrio erregeak, gudarostearen eskuineko sailarekin.

2. Galgalarako bidea harturik, Arbela hiriaren inguruan dagoen Mesalot setiatu zuten. Eta, hartaz jabeturik, jende asko hil zuten.

3. Ehun eta berrogeita hamabigarren urteko lehen hilean Jerusalemen aurrean ezarri zuten kanpalekua.

4. Handik, hogei mila gizon eta bi mila zaldizkorekin, Berea hirirantz jo zuten.

5. Judasek Elasan zuen ezarria bere kanpalekua, eta aukerako hiru mila gizon zituen berekin.

6. Baina etsaiak zein ugari ziren ikustean, askok, beldurrak jota, alde egin zuen kanpalekutik; zortziehun gizon baizik ez ziren gelditu.

1 Makabearrak 9