1 Makabearrak 8:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Bizirik harrapatu zutelarik, zerga handiak ordaintzera eta presoak ematera behartu zituzten bera eta beraren ondorengoak.

8. India, Media eta Lidia, bere erreinuko eskualderik ederrenak ere, kendu eta Eumene erregeari eman zizkioten.

9. Erromatarrak suntsitzera joatea pentsatu zuten greziarrek.

10. Erromatarrek, ordea, hori jakitean, greziarren kontra gudalburu bakarra bidali, eraso eta greziar asko hil zuten. Haien emazte eta haurrak gatibu eraman zituzten, ondasunak ostu eta herrialdea menpean hartu zuten; gotorlekuak xehatu eta esklabo egin zituzten gaurdaino.

1 Makabearrak 8