9. Egun asko egin zuen ohean, geroz eta nahigabe handiagoz. Hiltzeko zorian zegoela pentsatu zuenean,
10. adiskide batzuei etorrarazi eta esan zien: «Ezin dut lorik egin, ezta begirik bildu ere; geroz eta kezkatuago nago.
11. Neure buruari esaten diot: Zer dela-eta dut honelako nahigabea, zer dela-eta nago honen aztoratua, ona izanik eta maitatua neure agintealdian?
12. Orain, ordea, ohartzen naiz nolako gaiztakeriak egin ditudan Jerusalemen, han zeuden zilarrezko eta urrezko gauzak eramanez eta Judeako bizilagunak arrazoirik gabe sarraskituz.
13. Aitortzen dut, horrexegatik etorri zaizkidala gaitz hauek eta atsekabearen atsekabez hiltzen ari naizela herrialde arrotz honetanĀ».
14. Gero, adiskideetako bat, Filipo, deitu eta bere erreinu osoaren arduradun egin zuen.
15. Bere koroa, jantzi eta eraztuna eman zizkion, eta bere seme Antioko hezi eta errege izateko presta zezan agindu zion.
16. Eta bertan hil zen Antioko erregea, seleukotarren agintealdiko ehun eta berrogeita bederatzigarren urtean.
17. Erregea hil zela jakitean, haren seme Antioko ezarri zuen Lisiasek errege-aulkian, Eupator izena emanez. Berak hazia zuen txikitandik.
18. Jerusalemgo gotorlekuko gudariek setiatuak zeuzkaten israeldarrak santutegiaren inguruan. Ez zuten egokierarik galtzen israeldarrei kalte egiteko eta jentilei laguntza eskaintzeko.
19. Gudari-talde hura desegiteko asmoz, gudaroste osoa bildu zuen Judasek, jende hura inguratzearren.
20. Bildu zirenean, gotorlekua inguratzen hasi ziren, jaurtigailuak eta gudurako beste zenbait tramankulu eraikiz. Ehun eta berrogeita hamargarren urtea zen.
21. Setiatuak zeudenetako batzuek, hala ere, lortu zuten inguraketari ihes egitea eta, beste israeldar lege-ukatzaile batzuk harturik,