16. Eta bertan hil zen Antioko erregea, seleukotarren agintealdiko ehun eta berrogeita bederatzigarren urtean.
17. Erregea hil zela jakitean, haren seme Antioko ezarri zuen Lisiasek errege-aulkian, Eupator izena emanez. Berak hazia zuen txikitandik.
18. Jerusalemgo gotorlekuko gudariek setiatuak zeuzkaten israeldarrak santutegiaren inguruan. Ez zuten egokierarik galtzen israeldarrei kalte egiteko eta jentilei laguntza eskaintzeko.
19. Gudari-talde hura desegiteko asmoz, gudaroste osoa bildu zuen Judasek, jende hura inguratzearren.
20. Bildu zirenean, gotorlekua inguratzen hasi ziren, jaurtigailuak eta gudurako beste zenbait tramankulu eraikiz. Ehun eta berrogeita hamargarren urtea zen.