1 Makabearrak 5:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Gotorlekuan babestu gara, baina gotorleku hau hartzeko prestatzen ari dira, Timoteo gudalburu dutela.

12. Zatoz berehala, gu horien eskuetatik libratzera. Gutarik asko erori da jadanik,

13. eta Tobiasen eskualdean bizi diren gure senide guztiak, mila gizon inguru, hil dituzte, eta beraien emazte eta seme-alabak gatibu eraman eta ondasunak ostu».

14. Gutunak irakurtzen ari zirelarik, beste mezulari batzuk heldu ziren Galileatik, jantziak urraturik, berri honekin:

1 Makabearrak 5