67. Bil itzazue zeuengana legea betetzen duten guztiak, mendekatu zeuen herria,
68. itzuli jentil-herriei berek egin dizueten kaltea eta bete arretaz legearen aginduakĀ».
69. Ondoren, bere semeak bedeinkatu eta hil egin zen.
70. Seleukotarren agintealdiko ehun eta berrogeita seigarren urtea zen. Modin hirian ehortzi zuten, bere gurasoen hilobian. Israel osoak dolu handia egin zuen Matatiasengatik.