1 Makabearrak 2:29-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Aldi hartan, judu asko, legearekiko leial eta zuzen izan nahirik, basamortura jaitsi zen, bertan bizitzeko asmoz,

30. beren emazte, seme-alaba eta abereekin. Izan ere, zorigaitz gogorra zuten gainean.

31. Jakinarazi zieten erregearen funtzionarioei eta Jerusalemen, Daviden Hirian, bildua zegoen gudarosteari, erregearen agindua bete ez zutenak basamortura joanak zirela leize-zuloetan gordetzera.

32. Orduan, gudari-multzo handi bat haien ondoren abiatu zen, eta aurkitu zituztenean, haien aurrez aurre ezarri zuten kanpalekua eta erasotzeko prestatu ziren. Larunbata zen.

1 Makabearrak 2