1 Makabearrak 2:18-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Aurrera zaitez, beraz, beste inor baino lehen eta bete erregearen agindua, beste herrialdeetakoek, Judeako jendeak eta Jerusalemen gelditu direnek egin duten bezala. Orduan, zu eta zure semeak erregearen adiskideetakoak izanen zarete, eta zilar, urre eta esku-erakutsi asko emanen dizue saritzat.

19. Matatiasek, ordea, esan zuen ahots handiz:—Erregearen menpeko beste herri guztiek, erregearen aginduak betez, beren arbasoen erlijio-ohiturak baztertzen badituzte ere,

20. nik, nire seme eta senideek Jainkoak gure arbasoekin egindako itunari eutsiko diogu.

1 Makabearrak 2