1. Aldi hartan, Joanen seme eta Simeonen biloba zen Matatias, Joariben ondorengoetako apaiza, Jerusalem utzi eta Modin hirira joan zen bizitzera.
2. Bost seme zituen: Joan, izengoitiz Gadi;
3. Simon, Tasi deitua;
4. Judas, Makabearra deitua;
5. Eleazar, Auaran deitua, eta Jonatan, Apfus deitua.
6. Judean eta Jerusalemen egiten ari ziren sakrilegioak ikusirik,
7. Matatiasek esan zuen:«Dohakabea ni!Neure herriaren hondamendiaeta Hiri Santuaren galeraikusteko jaioa naiz!Nola bizi naiteke bertan,hiria etsaien menpe dagoelariketa santutegia atzerritarren esku?
8. Ohorerik gabeko gizona bezalaxegelditu da tenplua.
9. Eraman egin dituzteberaren ospea ziren ontziak.Haurrak plazetan sarraskitu dituzte,gazteak etsaien ezpataz erori dira.
10. Jentil-herri guztiakjabetu dira gure erreinuaz,bertako ondasunakberenganatu dituzte.
11. Apaindura guztiakkendu dizkiote Jerusalemi;aske zen, eta orain esklabo.
12. Santutegia bera ere,gure santutegi eder eta ospetsua,horra toki bakarti bihurtua,jentil-herriek profanatua.
13. Zertarako bizi luzaroago?»
14. Matatiasek eta semeek, jantziak urratu eta zakukia soinean harturik, dolu handia egin zuten.