30. Halakoxe hilobia eginarazi zuen Simonek Modinen, eta han dago gaurdaino.
31. Trifonek, Antioko errege gaztearen kontra azpikeriaz jokatuz, hil egin zuen.
32. Haren errege-aulkian eseri eta Asiako koroa hartu zuen, eta izugarrizko kaltea egin zion herriari.
33. Bitartean, Judeako gotorlekuak berreraiki zituen Simonek, dorre garaiz eta harresi handiz inguratu, ateak eta morroiloak ipini eta janaria bildu zuen beraietan.
34. Ondoren, gizon batzuk hautatu eta Demetrio erregeagana bidali zituen, juduen herrialdeari zergak ordaindu beharra barkatzeko eskatzera, Trifonek ostu besterik ez baitzien egin.
35. Demetrio erregeak, eskari horri erantzunez, honako gutun hau idatzi zion: