1 Makabearrak 13:17-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Gezurretan ari zitzaizkiola igarri zien arren, bere herritarrak kontra jar ez zekizkion, dirua eta haurrak ekartzeko agindu zuen Simonek;

18. jendeak esan baitzezakeen: «Dirua eta haurrak bidali ez dituelako hil dute etsaiek Jonatan».

19. Bidali zituen, beraz, Simonek haurrak eta bi mila eta zazpiehun kilo zilar. Baina Trifonek ez zuen bete bere hitza eta ez zien askatu Jonatan.

20. Gero, gainera, lurralde hura hartu eta hondatzeko asmotan abiatu zen Trifon. Adorarako bidean zehar bira egin zuen; baina zihoan bide guztietara ateratzen zitzaion Simon, aurre egitera.

1 Makabearrak 13