53. Demetriok, ordea, ez zion eutsi hitzemanari eta Jonatanen etsai bihurtu zen. Honek eginak zizkion zerbitzuak eskertu ordez, buruhauste asko eman zion.
54. Horren guztiaren ondoren, itzuli zen Trifon, Antioko mutikoa berekin zekarrela, errege izendatu zuen eta koroa ezarri.
55. Demetriok etxera bidalitako gudariak errege berriaren inguruan bildu ziren eta Demetrioren aurka borrokatu. Honek, menderatu zutelarik, ihes egin behar izan zuen.
56. Eta Trifon, elefanteez baliatuz, Antiokiaz jabetu zen.
57. Orduan, Antioko errege gazteak gutun hau idatzi zion Jonatani: «Zeure apaizgo nagusia berresten dizut. Lau eskualdeetako gobernari egiten zaitut, baita erregearen adiskideen arteko ere».
58. Urrezko ontziak eta mahai-hornidura osoa bidali zizkion, eta urrezko ontzietan edateko, purpuraz janzteko eta urrezko orratza eramateko baimena eman.