7. Jerusalemera joan eta herri osoak eta gotorlekuan zeudenek entzuteko eran irakurri zuen Jonatanek gutuna.
8. Gudarostea biltzeko erregeak ahalmena eman ziola entzutean, beldurtu egin ziren gotorlekukoak
9. eta bertan preso zeuzkaten bahituak Jonatani eman zizkioten; honek, gero, beren gurasoei itzuli zizkien.
10. Jonatan Jerusalemen gelditu zen bizitzen eta hiria berreraiki eta berriztatzen hasi.
11. Harresiak eraiki eta Sion mendia harlanduz inguratu eta gotortzeko agindu zien lan-arduradunei. Eta halaxe egin zuten.
12. Bakidesek eraikitako gotorlekuetan zeuden atzerritarrek ihes egin zuten,
13. beren gudari-postuak utzirik, eta nor bere herrialdera joan zen.