44. Santutegia eraikitzeko nahiz konpontzeko gastuak erregearen kontura izango dira.
45. Jerusalem inguruko harresi eta gotorlekuen eraikitze-gastuak erregearen kontura izango dira, baita Judeako beste hirietako harresiak eraikitzearenak ereĀ».
46. Eskaintza honen berri izatean, Jonatanek eta herriak ez zuten sinetsi nahi izan, ezta aintzakotzat hartu ere, oroitzen baitziren Demetriok Israeli egindako kalte izugarriez eta nolako atsekabeak ekarri zizkien.
47. Beraz, Alexandroren aldera jo zuten, bake-eskaintza egiten lehena izan baitzen. Eta harekin elkartu ziren betiko.