33. Gero, Daviden Hiri inguruan harresi handi eta sendoa eraiki zuten, dorre tinkoz babestua. Hori izan zuten beren gotorlekua.
34. Jende zital-gaiztoa eta lege-hauslea ezarri zuten han eta bertan finkatu.
35. Armak eta janaria gotorleku hartan bildu zituzten, baita Jerusalemen ostutako harrapakinak ere. Oso mehatxugarri gertatu ziren.
36. Tenpluaren kontrako zelatadabilakatu ziren,etsai maltzur Israelentzat, aldi oro.
37. Errugabeen odola isuri zutensantutegiaren inguruan,eta toki santua profanatu.
38. Haiengatik ihes egin zutenJerusalemgo bizilagunek;arrotzen bizileku bihurtu zeneta bertakoentzat arrotz,bertako seme-alabekalde egin baitzuten.
39. Santutegia soildua gelditu zen,basamortu egina;jaiak dolu bihurtu ziren,larunbat-jaia barregarrieta ohoragarri zena arbuiagarri.
40. Bere ospearen araberakoaizan zuen Jerusalemek desohorea,eta handitasunaren ordez dolua.
41. Antioko erregeak agindua idatzi zuen bere erresuma osorako: denek herri bat bera izan behar zuten,
42. horretarako nork bere ohiturak baztertu beharko zituelarik. Herri guztiek onartu zuten erregearen agindua
43. eta israeldar askok ere onartu zuen haren erlijioa; idoloei opariak eskaini eta bete gabe utzi zuten larunbatari buruzko legea.