2. Gudukatze asko eginez, gotorlekuez jabetu eta tokian tokiko erregeak hil zituen.
3. Lurraren mugetaraino heldu zen eta herri askoren ondasunez jabetu. Lurreko bizilagunak mutu gelditu ziren haren aitzinean, eta Alexandrori handiuste eta harrotasunez bete zitzaion bihotza.
4. Gudaroste oso indartsua bildurik, lurralde, herrialde eta buruzagien gain agindu zuen, denak bere zergapeko eginez.
5. Hauen guztien ondoren, ordea, gaixotu egin zen eta antzeman zion hiltzera zihoala.
6. Orduan, gaztetan berarekin hazi ziren handiki gudalburuak bildu eta bere erreinua banatu zien, hil baino lehen.
7. Eta, hamabi urtez errege izan ondoren, hil egin zen Alexandro.