16. Bere erreinua sendotua ikustean, Egiptoko errege ere izatea bururatu zitzaion Antiokori, bi erreinuetako errege izatearren.
17. Gudaroste izugarria, guda-gurdiak, elefanteak, zaldiak eta ontziteria handia harturik, Egipton sartu
18. eta hango errege Ptolomeoren kontra borrokan hasi zen. Ptolomeo galduan atera zen eta, zauritu asko utzi ondoren, ihesi joan.
19. Antioko, berriz, Egiptoko hiri gotorrak hartu eta herrialde hartako ondasunez jabetu zen.
20. Egipto menderatu ondoren, itzuli egin zen seleukotarren agintealdiko ehun eta berrogeita hirugarren urtean. Gero, gudaroste indartsua harturik, Israelen kontra abiatu zen eta Jerusalemera heldu.
21. Harropuzkeriaz santutegian sarturik, urrezko aldarea, argimutila bere osagai guztiekin,
22. eskainiriko ogien mahaia, isur-opariak egiteko ontziak, azpilak, urrezko intsentsu-ontziak, oihala eta koroak ostu zituen. Tenpluaren aurrealdean zeuden urrezko apaindura guztiak ere eraman zituen.
23. Era berean, zilar, urre, gauza baliotsu eta aurkitu zituzten altxor gordeez ere jabetu zen.
24. Dena harrapatu ondoren, bere herrialdera joan zen. Gainera, sarraski izugarria egin zuen eta harrokeria izugarriz mintzatu.
25. Israelgo lurralde osoandolu handia izan zen.
26. Buruzagi eta arduraduneknegar egin zuten,neska-mutil gazteakahuldu egin ziren,emakumeen edertasuna zimeldu.
27. Senar berriek antsia egin zuten,emazteek negar,ezkontza-ohean eserita.
28. Lurra dardaratu egin zenhango bizilagunei gertatuagatik,eta Jakoben ondorengo guztiakahalkez gorritu ziren.
29. Handik bi urtera, Antioko erregeak ofizial zerga-biltzaile bat bidali zuen Judeako hirietara; Jerusalemera ere joan zen, gudaroste izugarriarekin.
30. Bake-hitzak esan zizkien azpikeriaz hango bizilagunei, eta sinetsi egin zioten. Baina gero, ustekabean, hiriari eraso eta izugarrizko kolpea eman zion. Israel herriko jende asko hil zuen.
31. Hiriko ondasunak ostu zituen, hiriari su eman eta etxeak eta inguruko harresia hondatu.
32. Emakumeak eta haurrak gatibu hartu zituzten gudariek, eta abereak lapurtu.
33. Gero, Daviden Hiri inguruan harresi handi eta sendoa eraiki zuten, dorre tinkoz babestua. Hori izan zuten beren gotorlekua.
34. Jende zital-gaiztoa eta lege-hauslea ezarri zuten han eta bertan finkatu.
35. Armak eta janaria gotorleku hartan bildu zituzten, baita Jerusalemen ostutako harrapakinak ere. Oso mehatxugarri gertatu ziren.