1 Kronikak 6:35-41 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

35. Hona hemen Aaronen ondorengoak: Eleazar, honen semea Pinhas, honena Abixua,

36. honena Buki, honena Uzi, honena Zerahias,

37. honena Meraiot, honena Amarias, honena Ahitub,

38. honena Tzadok, honena Ahimaatz.

39. Hona hemen Aaronen ondorengoei beren lurraldean eman zizkieten bizilekuak: Kehaten senitartekoentzat egin zuten zotz lehenbizi eta

40. Hebron hiria eman zieten, Juda lurraldean, hiri inguruetako herri-lurrekin batera.

41. Baina hiriko landak eta herrixkak Jefuneren seme Kalebi eman zizkioten.

1 Kronikak 6