1 Kronikak 5:26-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Horregatik, Israelen Jainkoak Pul, hau da, Tiglat-Pileser Asiriako erregeari eragin zion, rubendarrak, gadtarrak eta Manasesen leinu erdi hura erbestera eraman zitzan. Eta Halah, Habor eta Hara lurraldeetara eta Gozango ibai ondora erbesteratu zituen; han bizi dira gaurdaino.

27. Hona hemen Lebiren semeak: Gerxon, Kehat eta Merari.

28. Kehaten semeak: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel.

29. Amramen semeak: Aaron, Moises eta Miriam; Aaronen semeak: Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar.

1 Kronikak 5