1 Kronikak 27:30-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Gamelu-taldeen arduraduna Obil, israeldarra. Asto-taldeen arduraduna Jehdeias, Maronot herrixkakoa.

31. Artaldeen arduraduna Jaziz, hagartarren senitartekoa.Hauek guztiak ziren David erregearen ondasunen arduradunak.

32. Davidek bere osaba Jonatan zuen aholkulari; izan ere, gizon zuhur eta ikasia zen. Hakmoniren seme Jehiel zen erregearen seme-alaben hezitzaile.

33. Erregearen beste aholkularia Ahitofel zen. Huxai arkitarra erregearen adiskide kutuna zen.

1 Kronikak 27