1 Kronikak 26:27-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Gauza haiek guduetan harturiko harrapakinak ziren, Jaunaren etxeari eusteko emanak.

28. Orobat, Xelomitek eta beronen ahaideek behar zuten zaindu Samuel profetak, Kixen seme Saulek, Nerren seme Abnerrek eta Tzeruiaren seme Joabek Jainkoari eskainiriko guztia.

29. Itzharren ondorengoen artekoa zen Kenaniasek eta beronen semeek Israelgo kanpo-arazoez arduratu behar zuten, idazkari- eta epaile-eginkizuna betez.

30. Hebronen ondorengoen arteko ziren Haxabiasek eta honen ahaideek —mila eta zazpiehun gizon ausart— zuten Jordan ibaiaz mendebaldeko israeldarren arazo erlijioso nahiz zibilen ardura.

1 Kronikak 26