1 Kronikak 23:28-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Aaronen ondorengoen esanetara jardun behar zuten Jaunaren etxeko zerbitzuan, atariez, gelez, gauza sakratu guztien garbikuntzaz eta Jainkoaren etxeko kultuaz arduratuz.

29. Jaunari eskainiriko ogiez, eskaintzetarako ogi-irinaz, legamia gabeko opilez, zartaginean erretako opilez, oliotan bustiriko taloez, pisu eta neurriez ere arduratu behar zuten.

30. Egunero, goiz eta arratsalde, tenpluan egon behar zuten Jauna ospatu eta goresteko;

1 Kronikak 23