1. Orduan, Davidek esan zuen: «Hauxe da Jainko Jaunaren etxea! Hauxe da israeldarrek erre-opariak eskaintzeko aldarea!»
2. Ondoren, Davidek Israel lurraldean bizi ziren atzerritarrak biltzeko agindu eta hargintzan lan eragin zien, Jaunaren etxea eraikitzeko harriak lantzen.