1 Kronikak 21:12-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. hiru urteko gosealdia, hiru hilabeteko hondamendia etsaien ezpataren erasopean ala hiru egunez Jaunaren ezpatak izurriz jotzea eta Jaunaren aingeruak lurralde osoa desegitea». Zuk esan zer erantzun behar diodan bidali nauenari.

13. Davidek, orduan, Gadi:—Hau larriaren handia! Hobe Jaunaren eskuetan erori, haren errukia handia baita, giza eskuetan erori baino.

14. Jaunak, beraz, izurria bidali zuen Israelera eta hirurogeita hamar mila gizon israeldar hil ziren.

1 Kronikak 21