1 Kronikak 18:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan.

15. Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain;

16. Tzadok, Ahituben semea, eta Abimelek, Abiatarren semea, apaiz; Xabxa idazkari;

17. Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagi. Daviden semeak ziren erregearen lehen laguntzaileak.

1 Kronikak 18