1 Kronikak 13:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Orduan, gure Jainkoaren kutxa ekarraraziko dugu geure artera; izan ere, ez gara hartaz axolatu Saulen erregealdianĀ».

4. Biltzar osoak ontzat eman zuen hala egitea, bidezko iruditu baitzitzaion.

5. Davidek, beraz, bilarazi zituen Egiptoko errekatik Hamateko sarreraraino bizi ziren israeldar guztiak, Jainkoaren kutxa Kiriat-Jearimdik ekartzeko.

6. Israeldar guztiekin, David Juda lurraldean dagoen Baalara, hau da, Kiriat-Jearimera, igo zen, Jainkoaren kutxa handik eramateko. Kutxa hau, izaki hegaldunen gainean jarria dagoen Jaunaren izenari eskainia dago.

7. Jainkoaren kutxa Abinadaben etxetik hartu eta gurdi berrian ezarri zuten. Uza eta Ahio zihoazen itzain.

8. David eta israeldar guztiak Jaunaren aurrean zihoazen gogotik dantzatuz eta kantatuz, zitarak, harpak, danbolinak, txilinak eta turutak joz.

1 Kronikak 13