1 Korintoarrei 3:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Landatzen duena eta ureztatzen duena ezer gutxi dira; axola duena Jainkoa da, hazarazten duena.

8. Landatzen duena eta ureztatzen duena berdinak dira, bakoitzak, berak egindako lanaren arabera saria hartuko badu ere.

9. Gu Jainkoaren obrako lankideak gara; zuek, Jainkoak lantzen duen soroa, Jainkoak eraikitzen duen etxea.

10. Jainkoak eman didan dohainaren arabera, nik oinarria ezarri dut, etxegile trebeari dagokionez; baina beste batek jasotzen du gainean eraikina. Ikus beza bakoitzak nola eraikitzen duen.

1 Korintoarrei 3