1 Korintoarrei 11:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Azter beza, bada, nork bere burua, ogitik jan eta kopatik edan aurretik;

29. zeren Jaunaren gorputza dela kontuan izan gabe jan-edaten duenak, bere gaitzespena baitu jaten eta edaten.

30. Horrexegatik dago zuen artean hainbeste ahul eta gaixo, eta franko hil ere egiten da.

31. Geure buruak arretaz aztertuko bagenitu, Jaunak ez gintuzke gaitzetsiko.

1 Korintoarrei 11