1 Korintoarrei 11:26-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Beraz, ogi honetatik jaten eta kopa honetatik edaten duzuen bakoitzean, Jaunaren heriotza iragartzen duzue, bera etorri arte.

27. Horregatik, behar ez bezala Jaunaren ogia jaten eta kopatik edaten duena errudun bihurtzen da, Jaunaren gorputz-odolak profanatzen baititu.

28. Azter beza, bada, nork bere burua, ogitik jan eta kopatik edan aurretik;

29. zeren Jaunaren gorputza dela kontuan izan gabe jan-edaten duenak, bere gaitzespena baitu jaten eta edaten.

1 Korintoarrei 11