1 Erregeak 3:6-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Salomonek erantzun zion:—Onginahi handia izan zenuen zeure zerbitzari David gure aitarentzat, berak zure aurrean leial, zuzen eta bihotz zintzoz jokatu zuelako. Eta onginahi hori gorde egin diozu, gaur haren aulkian jarria dagoen seme hau berari emanez.

7. Ene Jainko Jauna, gure aita Daviden ordez ni, zeure zerbitzari hau, egin nauzu errege. Ni, berriz, mutil gaztea nauzu eta gobernatzen ikasi gabea.

8. Zehazki zenbatu ezin ahalako herri ugaria hautatu zenuen, eta neu egin nauzu herri horren buru.

1 Erregeak 3