1 Erregeak 18:32-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. eta harri haiez aldarea eraiki zuen Jaunarentzat. Aldarearen inguru guztian hogeita hamarren bat litro har zezakeen erretena egin ondoren,

33. antolatu zuen egurra, zatikatu zuen zekorra eta gainean ezarri.

34. Orduan, agindu zuen:—Bete urez lau ontzi eta isuri erre-oparigai eta egurraren gainera.Eta gero:—Berriz ere bai!Halaxe egin zuten berriro ere. Gero, esan zuen:—Hirugarren aldiz!Eta hirugarren aldiz egin zuten.

35. Han zihoan ura aldare inguru guztian, erretena betetzeraino.

1 Erregeak 18