1 Erregeak 1:46-49 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

46. Gainera, Salomon errege-aulkian jarri da.

47. Erregearen zerbitzariak David gure errege jauna zoriontzera joan dira eta honela esan diote: «Egin dezala Jainkoak Salomon zu baino ospetsuago, eta haren erregetza zurea baino handiago!» Erregea bera makurtu egin da ohe gainean,

48. eta esan du: «Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, nire aulkian nire ondorengoetariko bat jartzea eta nik ikustea eman didalako!»

49. Adoniasen gonbidatu guztiak, izuturik, jaiki eta nor bere aldetik joan ziren.

1 Erregeak 1